Berriak

Agurtzane Elguren: “Niretzat lagunartea, euskara eta arkitektura uztartzen zituen proiektu perfektua zen”

Agurtzane Elguren Larrañaga arkitektoa ere Aldiri aldizkariaren hasierako urteen testigu izan zen eta berak bizitakoaren berri eman digu aldizkariaren hamargarren urteurrenean.

 

Nola gogoratzen dituzu Aldiriren hasierako urteak?
Lagun artean gauzatzen hasi zen proiektu baten oroitzapena dut; Ibai Gandiaga eta Unai Fernández de Betoño hasi ziren ideia honen inguruan hizketan eta nola gauzatu zitekeen pentsatzen. Ondoren Ula eta ni gehitu ginen proiektura. Nire kasuan Ibai hain ilusionaturik ikusteak begiak ireki zizkidan; proiektuarekiko zirraraz kutsatu ninduen. Bilbora lanera etorri nintzenean nire jaioterriarekiko (Azkoitia) guztiz ezberdina zen errealitate batekin egin nuen topo; eta Aldiriren sorrerak behar nuen arnasgunea eman zidakeela pentsatu nuen; beraz, niretzat lagunartea, euskara eta arkitektura uztartzen zituen proiektu perfektua zen; eta hala izan zen bertan egon nintzen urteetan zehar.

10 urte hauetan zein izan da zure ustez Aldiriren papera?
Aldirik 10 urte hauetan arkitekturaren inguruko gai asko jorratu ditu eta hori euskaraz egiten duen aldizkari bakarra da; beraz, eremu honetan dagoen gabezi handi bat betetzen saiatu da. Honetaz gain, ikertzaile eta doktoreei beraien artikuluak euskaraz argitaratzeko aukera eman die. Honegatik Aldirik beste urte askotan jarraituko duen esperantza daukat; nahiz eta jakin badakigun ez dela batzuetan erraza artikuluak euskaraz idazteko prest dagoen jendea topatzea. Gaur egun Aldirin lanean diharduten kideek beraien ilusio eta esfortzu osoa jartzen dute monografikoak aurrera ateratzeko; eta eskertu beharra diet hasierako urteetan genuen ilusioa zein Aldiri aurrera ateratzeko egiten duten lana. Hemendik beste hamar urtetara 20. Urteurrena ospatzeko erronka luzatu nahiko nuke.

 

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea