Aldiri aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea da Ander Zangitu Orbea arkitekoa ere. Oraindik ere Aldiri arkitekturaren munduan irla bat dela uste du.
Hamar urte hauetan zein paper jokatu du Aldirik zure ustez?
Lehenik zorionak eta esker ona proiektua abian jarri zutenei. Oraindik ere, proiektua irla bat da arkitekturaren munduan. Egun arkitektura euskaratik egitea normaltzat hartu daiteke, baina orain dela 10 urte euskara arrotza zen. Unibertsitate garaian arnasgune bat izan zen aldizkaria, arkitekturaren errealitate desberdinak azaleratzen zituen eta oso gertukoa zen trataera. Hamarkada honetan komunitate txiki bat sortu da Aldiriren inguruan; idazleak, marrazkilariak, ilustratzaileak, eta ahaztu gabe irakurleak; taldekide gisa sentitzen ditugu. Oso aberasgarria izan da elkarlana.
Etorkizunera begira, zein da erronka nagusia?
Bote lasterrean….Gaien aukeraketa egokia egitea eta jendea proiektura gerturatzea. Esango nuke orain arteko izaera kritikoa mantentzea helburu dela: gaiak proposatzerako orduan, hauen enfokean; eta azkenik, zelan jorratzen diren. Hamar urte asko dira gaien aniztasuna ikusita eta muga bat da horrenbeste gai jorratu izana. Hauen identifikazio eta aukeraketa ederto egin da baina beste batzuetan ez horrenbeste. Hala ere, aitortu beharra dago gai batzuekin sorpresa eder eta aberatsak jaso ditugula.
Bestetik talde txiki bat gara eta batzuetan motz gelditzen gara. Jendearen atzetik ibiltzea eta egiten denaren feedback-a ez edukitzeak zalantzak sortarazten ditu, eta nekagarria izan daiteke. Jakitun gara errealitatea aldatu dela, izaera kritikoa galtzen dabilela, gero eta gutxiago irakurtzen dela eta, zer esan, idatzi. Aldiriak aldatu dira, eta beharbada, Aldiri aldatu behar litzateke.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio