Berriak

Argitaratu zure artikulua Uztaro giza eta gizarte-zientzietako aldizkarian

UZTARO aldizkariaren helburua giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzea da.

Argitaratuko dituen lanak batik bat ondoko arloetakoak izango dira: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, peda­gogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasi­koak, artea, musika, historia eta geografia.

UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan sorturiko lanek izango dute lehentasuna Uztaro aldizka­rian, baina kanpotik bidalitako lanak ere onartzen dira argitaratzeko.

Beti ere lan berriak izango dira, beste inon argitaratu gabeak. Erredakzio Batzordeak erabakiko du, Idazkaritzara iristen den lan bakoitzari dagokion arloko Erredakzio Kontseiluko saileko arduradunaren iritzia eta kanpoko artikulu-ebaluatzaileen iritzia entzun ondoren, zenbaki bakoitzean zer argitaratuko den.

Egileentzako oharrak uztaro aldizkaren web gunean aurki ditzazkezu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea