Berriak

Durangoko azokako nobedadeak eta eskaintza berezia!

Asteon Durangoko azokan murgilduta gabiltza. Azoka euskarazko produkzio idatzian nahiz diskagintzan erreferentziala da. UEU unibertsitate mailako euskarazko produkzioan aintzindariak den heinean, ezinbestekotzat jotzen dugu urtero-urtero bertan egotea. Liburuak saltzea baino UEU eta bere lana ezagutaraztea da gure helburua azokan.

Aurtengo azoka, abenduaren 5, 6, 7 eta 8an egingo da eta bertan UEUren argitalpenen mahaia jarriko dugu.  Eskaintza berezia egingo dugu lau egun hauetan: liburu bat erosteagatik, beste bat oparituko dugu.

GOIENKALEKO 72. postuan egongo gara aurtengo liburu eta aldizkariekin, euren artean ondoko nobedadeak egongo dira:

Egizu bisita gure postuan!!!

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea