Egun hauetan zehar "La Biblioteca de Occidente en contexto hispánico" biltzarra ospatuko da Madrilen, Mendebaldeko literaturaren eta argitalpenen kanon bat sortzeko asmoz.
"La Biblioteca de Occidente en contexto hipánico" izenburuarekin aurkezten den bilkura hilabete honetako 17an hasi zen eta gaur bukatuko da Madrilen. Errioxako nazioarteko Unibertsitatearen (UNIR), CSIC eta CILengua-ren babesari esker egin da eta bertan hainbat alorretako 50 aditu inguruk eztabaidatuko dute liburu tradizionalak era digitalean duen presentziaren inguruan. Hain zuzen, testuinguru hispanikoa kontuan hartuta lan esanguratsuez osatutako liburutegia sortzeko asmoarekin. Horien artean Miguel Ángel Garrido, CSIC-eko ikerlaria eta biltzarreko zuzendaria, izan da proposamena aurkeztuz biltzarrari hasiera eman diona.
Helburua erreferentziazko liburutegi bat sortzea da, hain zuzen, historian zehar esanguratsuak izan diren liburuen bilduma bat sortzea. Horretarako liburu bilduma hori prestatzeko hainbat gai hartu dituzte oinarritzat, esaterako, zientzia, gizarte zientziak eta erlijioa gaiak. Espainiar kulturarentzat esanguratsu izan diren lanak identifikatzeko ahalegina azpimarratu dute, eta horrekin batera lan guztiek jasan duten bilakaera ikertzearekiko interesa.
Gaur egun liburu elektronikoek gizartean duten presentzia kontuan hartuz, biltzarreko buruak bilduma horren helburua defendatu du. Bere hitzetan bilduma hau sortzearen xedea ez doa liburu elektronikoaren kontra, baizik eta jendeari esperientzia gozagarria eta era berean prestakuntza eskaintzearekin lotuta. Liburuen argitalpena Errioxako nazioarteko Unibertsitatearen esku geldituko da, paperean argitaratuak izango dira eta horietako batzuk Homero, Platon, Moby Dick, Robinson Crusoe, El quijote, Mio Cid eta Danteren La divina Commedia izango dira.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio