Berriak

Eusko Ikaskuntzaren argitalpen fondo zati bat gehiago digitalizatua

Eusko Ikaskuntzak Euskomedia Fundazioaren bitartez argitalpen fondoko zati garrantzitsu bat digitalizatu eta sarean zabaldu du. Digitalizazio sorta horrekin batera Eusko Ikaskuntzaren ia argitalpen-katalogo osoa dago erabiltzailearentzat ikusgai.

Erakundeak euskal kulturaren sustapena du helburuetako bat, baita eusko ikaskuntzen hedapena eta ikerketa ere. Horren ildotik, argitalpen dokumentu horiek jendeak eskuragarri izateko beharra azpimarratu dute. Digitalizazioa Euskomedia Fundazioaren bidez eta azken hilabeteetan burututako lanari esker egin ahal izan dute.


Teknologia berrietara egokitu nahirik Eusko Ikaskuntzak bere datu-baseak informatizatzen eta artxiboak digitalizatzen hasi zen 1995.en urtean. Orduz geroztik erakundearen %90a digitalizatu da. Aurtengoen artean Yakintza nabarmendu du erakundeak, 1933 eta 1936 artean argitaratutako euskal kultura aldizkaria; literatur sorkuntzak, historia, etnografia, arte-ikerketak eta iritzi-idatziak biltzen dituena. Bestalde 351 lan osatzen duten artikulu eta monografikoak sareratu dira. Guztira 18.600 orrialde digitalizatuta bukatu dute eta 23.500 sareratu. Horrez gain, beste 18.000 orrialde Hedatuz gordailura gehitu dira. Abantailetako bat horien aurkibidea ere antolatuz orrialdeetan testu osoa bilatzeko aukera dagoela da.


Eusko Ikaskuntzak hainbat proiektu jarri ditu martxan azken urteotan, adibidez Auñamendi Entziklopediaren bertsio digitala, hainbat datu-base, Euskonews & Media zientziari buruzko astekariaren aleak sareratzea eta orain digitalizatutako 42.000 orrialde gehiagorekin aurkezten da. Katalogoa Euskomediaren webguneko informazio sisteman eta Hedatuz OAI gordailuan dago eskainia.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea