Azkenaldian Googlek hainbat eguneraketa eta berrikuntza aurkeztu ditu bere menpean dituen zerbitzuei begira; Talk zerbitzua ordezkatuko duen Hangouts bultzatu dute, baita Maps eta Google+en egindako eraldaketak ere. Baina aipatu beharreko aldaketa esanguratsuetako bat Google Play Books zerbitzuan ematen da. Izan ere irakurtzea gustuko duenak orain bere liburuak txertatzeko aukera dauka.
Google Play Books zerbitzua Google Play plataforma digitalaren barruan aurkitu dezakegun liburu-irakurgailua da. Hodei digitalean gordetzen da erabiltzailearen liburu bilduma eta interneteko konexio batekin edozein unetan irakurri daitezke erositako liburuak. Eta orain aplikaziora gure Epub eta PDF dokumentuak igo ditzakegu. Horrela zerbitzutik erosten ditugun liburu elektronikoez gain, guk igotakoak irakurtzeko aukera izango dugu, beti ere aplikazioa ezarrita dugun edozein gailu mugikorretatik.
Badirudi zerbitzuaren erabiltzaileek aspalditik zeramatela beraien dokumentuak noiz igotzeko zain. Iaz berdina gertatu zen Googleen Google Play Music zerbitzuarekin,eta ondoren Googleeko kontuan 20.000 abesti atxikitzeko aukera ahalbidetu zuen konpainiak.
Oraingoz 1000 liburu igotzeko baimena dauka bezeroak eta euskarria Epub eta PDF izateaz gain dokumentu bakoitzak 50MBeko pisua izan beharko du. Liburu horiek igo ahal izateko zenbait pausu bete beharko dira, bakoitzak bere edukia My Books-Google Playn agertzen den "My Books" ataritik kargatu beharko du, ordenagailutik edo zuzenean Google Drivetik.
Bukatzeko aipatu beharra dugu beste aldaketa batzuk ere egin direla; adibidez eduki taularen itxuran, errendimendua hobetu da, liburutegiaren aplikazioan zenbait ukitu berri egin dira eta gomendio orriak gehitu dira liburuen azkenengo orrian.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio