Berriak

Ibai Gandiaga: “Bozgorailu bezala ulertzen dut Aldiri; beti ere inguratzen duen ekosistemari erantzunez”

Aldiri arkitektura eta Abar aldizkariaren sortzaileetako bat dugu Ibai Gandiaga Perez de Albeniz arkitektoa. Aldizkariak 10 urte betetzen dituen honetan bere bizipenen berri jakin nahi izan dugu.

 

Nola gogoratzen duzu hasiera hori?
Gauzak modu natural batean atera ziren, eta suposatzen dut pieza guztiak modu egokian zeudela kokatuta; eta berez etorri zen kontu bat izan zela. Ni Donostiako Eskolako Arkitekturaz.com taldean ibilitakoa nintzen, eta momentuan Gaur8 gehigarrian nenbilen parte hartzen, arkitektura atalean. Unai Fernandez de Betoño elkarrizketa bat egin eta gero ezagutu nuen, eta modu naturalean sortu zen euskara hutsean idatzita izango zen aldizkari bat egiteko ideia; berak, aurretik, aldizkari txiki bat zuen, auto-ekoiztua, eskolan. Argi geneukan editore bat behar genuela bidelagun erronkari aurre egiteko, eta lehenengo ale horretan parte hartu zuten Maider Uriarte eta Kepa Iturralderen eskutik -azken hau UEUko Arkitektura Sailburua zen, garaiotan-, UEUren argitalpengintza egituraren parte izatera pasa ginen. Donostiako Eskolan aurkezpena egin genuen, eta baita sentitu ere jendearen atxikimendua eta laguntza. Atzera begira, ezjakintasunak ematen duen ausardia aipatuko nuke, kale egiteko beldur eza.

10 urte hauetan zein izan da zure ustez Aldiriren papera?
Momentu organiko batean heldu zen Aldiri, euskaraz ikasketak burutu genuon belaunaldia kaleak astintzen hasi zenean. Bozgorailu bat bezala ulertzen dut aldizkaria; eta hortaz, bizia behar duen organismo bat behar du izan; batzuetan modu batean arituko da, besteetan bestean, beti ere inguratzen duen ekosistemari erantzunez. Euskarazko ikerketa sustatu duela nahiko nuke pentsatu; eta gutxika gutxika, borondatez eta erredakzio kontseiluan lanean ari direnen esfortzuak lagun, arkitektura eta hirigintzaren hiztegiaren corpusa egonkortzen lagundu duela esan daiteke. Azken finean, ikerketa bat euskaraz egiten duenak Aldiri hartu behar du kontutan, nahitaez.

 

 

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea