Zergatik aukeratu duzue gai hau?
K.I.: Pil-pilean dagoen gaia delako, eta erredakzio kontseilutik horrelako gaiei ikuspegi akademiko bat eman nahi diegulako.
Nola ulertu beharko genituzke bi kontzeptu hauek?
L.M.: Egia esan alearen planteamendua bera nahiko artetsua da. "Pribatu/Publiko" horrek, marra banatzaile horrekin erdian, ikuspegi dikotomikoa iradokitzen digu, eta joera hori ere islatu da zenbait ekarpenetan. Hala ere, gehienek horren gainetiko irakurketa burutu dute.
K.I.: Bai, artikuletan emandako hausnarketa kontuan harturik, bi kontzeptuen arteko harmonizazio bat lortu beharko genuke, hiri eta arkitektura mailan.
Eta bien arteko talka zerk eragiten du?
L.M.: Talka Kepak aipatutako beharrezko harmonizazio horren gabeziak eragiten du, dudarik gabe.
K.I.: Nolabaiteko ko-esistentzia bat dago, betidanik ere egon dena eta gaur egun transformatuz doana. Esate baterako, merkatuak, gune publiko bezala har ditzakegu, plaza bat ziren hastapenetan. Gaur egungo merkatalguneak ordea, gune pribatuak dira, publikoak denbora batez erabil ditzazkeenak.
Gatazka horren adibiderik ematerik bai?
K.I.: Artikuluetan ez da landu baina autoak kalean aparkatzea eta horrek eragiten dituen kudeaketa publikoak, TAO eta beste.
L.M.: Nik bat aipatzearren, ale honetan aurkezten den ostalari-terrazen kasua. Publikoak diren kaleak okupatzen dituzten terraza pribatuak.
Posible al da oreka ematea gure hirietan? Nola?
L.M.: Bai, paradigma aldatuz. Gure egunerokotasuna, maila ikusgarri edo ikusezinagoan guztiz araututa dago. Erregulatzen duten arau eta lege horiek, gure ekintza zehatzak sustatu edo geldiarazten dituzten politikek sortzen dituzte. Egungo abagunean, merkatu logikek agintzen dute gizarte eredu jakin batzuk hauspotzen dituzten politiken gainetik, hor kokatzen da hierarkiaren puntu gorena. Eremu Publiko eta Pribatuen denbora- zein espazio-banaketa lanaren banaketa sexualean oinarritzen dela azaltzen digu artikulu mardul batek, eta finean, bizitzan, dikotomia hori faltsua dela. Hori gaindituko duen ebazpen espaziala aldarrikatzen da bertan, eta ni ere ados nago benetazko espazio plural, hetereogeneo eta malguen planteamenduetatik etorriko dela oreka, egungo gizartearen zinezko adierazpide formala.
K.I. Bat nator Leirekin.
Zer ondorioztatu duzue gaiaren inguruan?
K.I.: Hirigintza zein arkitektura aldetik analisi egokia egiteko aukeraz gain soluzioak ere eman daitezkeela.
L.M.: Eta gaiak interes handia pizten duela. Ekarpen ugari jaso ditugu, eta ale batean sartu ezinda, hurrengo aleak honen luzapen bat jasoko du.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio