Berriak

Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena"

Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariaren 0 zenbakia 2009ko urrian argitaratu zen. Kepa Iturralde Lertxundi erredakzio kontseiluan izan zen hurrengo zenbakitik aurrera.

Nola gogoratzen duzu hasiera hori?
Gogoan dut nola 0 alea prestatu ondoren, lehen erredakzio kontseiluak (Unai Fernandez de Betoño, Ibai GandiagaAgurtzane Elguren eta Ula Iruretagoienaz ostatua) Maider Uriarte zenari (1981-2016) eta bioi taldean sartzeko proposamena egin ziguten. Taldeko partaideak ikasketa garaitik ezagutzen genituen eta talde-giro ona sortu genuen hasieratik. Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena, esfortzu handia eskatzen baitu, batez ere hasieran. Gainera UEU bezalako erakunde batek laguntzea ere oso baliagarria izan zitzaigun.

Hamar urte hauetan zein izan da zure ustez Aldiriren papera?
Arkitektura, hirigintza eta horien inguruan sortzen diren gaiak antolatzeko eta ordenatzeko tresna moduan ikus daiteke Aldiri. Jendeak buruan dituen gaiak eta ideiak jorratu, landu eta xehetu ondoren, Aldirik berauek plazaratzeko aukera ematen du.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea