Berriak

Literaturia jaialdian bi argitalpen aurkeztuko ditu UEUk

"Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza" eta "Hitzen artean" liburuak aurkeztuko dira Larrabetzuko Literaturia jaialdian.

"Literaturia kale gorrian" leloarekin aurkeztu da asteburu honetan zehar Larrabetzun egingo den Literaturia jaialdia. Lelo hori kulturak momentu honetan jasaten dituen desoreka ekonomikoak gogoratuz sortzen da baina kale gorrian bada ere aurten liburu aurkezpenak, antzerkiak, mahai inguruak eta musika ez dira faltako. Izan ere, hainbat idazle eta literatur zaleren bilgune izango da bostgarren Literaturia jaialdi hau. UEUk ere bere azken tituluen berri eman nahi izan du bertan.

Orain dela gutxi UEUk argitaratutako "Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza" eta "Hitzen artean" liburuaren aurkezpenak egingo dira asteburuan zehar. Lehenbizi, larunbatean 14:00etan, Joseba Felix Tobar Arbulu ingeniari eta UPV/EHUko irakasleak aurkezpena izango dugu; UEUren Ekonomiako Sailburuak egingo dion sarreraren ondoren "Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza" liburua azalduko du.

Bestetik, ekainaren 2an arratsaldeko 13:00etan, Gidor Bilbao UPV/EHUko Ikasketa klasikoetako irakasleak "Hitzen artean" liburua aurkeztuko du, Axun Aierbe hizkuntzalariaren omenez argitaratutako liburua hain zuzen. Euskal itzulpengintzaren irakaskuntza, ikerkuntza eta praktikan hizkuntzalariak izan zuen presentzia islatzen den liburu honen testuingurua azaltzen saiatuko da Gidor Bilbao. Bukatzeko, aurkezpen horren ondoren Isabel Etxeberriak (liburuaren egileetako bat) “Euskarara itzulitako literatur testuen hizkuntza-ezaugarriak eta euskaraz sortutakoenak konparatzeko metodologia-proposamen bat” artikulua aurkeztuko du, edo laburrago esanda “euskarara itzulitakoa vs euskaraz sortutakoa”.


Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea