Berriak

Nafarroako Liburutegietako argitalpenak kontsultatu eta erreserbatzeko bertsio mugikorra

Nafarroako Liburutegi Publikoetako katalogoa telefono mugikor bidez kontsultatzeko aukera dago. Hain zuzen, gailu horietarako bereziki moldatuta dagoen bertsio baten bidez.

Nafarroako Gobernuko Liburutegi Publikoen Sareak 455.000 izenburu baino gehiago jarri ditu eskuragarri, hain zuzen 1,8 milioi ale. Zerrenda hori Nafarroako 67 liburutegi publikoetako eta 7 liburutegi espezializatuetako funtsak osatzen du eta Liburuak ez ezik filmak, musika, egunkariak, aldizkariak, antzinako bilduma eta lortutako azkenengo argitalpenak jasotzen dira.

Halaber liburutegietako dokumentuen bilaketa formulario baten bidez osatu daiteke: izenburu, egile, argitaletxe, gai eta argitalpen egunaren arabera sailkatuz, baita ere hitz klabe eta esaldien arabera. Erregistratutako erabiltzaileak orain arte ordenagailu batetik egin zitzakeen eragiketa berdinak egin ditzake bere sakelakoaren bidez; esaterako, maileguan hartutako liburuen erreserba berritu eNafarroakodota erreserba bera egin.

Gainera eskaintzen diren dokumentuak iruzkintzeko eta etiketen bidez gaika sailkatzeko aukera dago. Iruzkinek katalogoaren edukia aberasteko eta parte-hartzea sustatzeko helburua izango dute, baina idazkera arau batzuk bete beharko dituzte argitaratuak izan daitezen.

Abantaila honetaz gozatzeko internet konexio bat beharko da bakarrik; ondoren, helbide bat jarri (http://www.navarra.es/AppsExt/mopac) edo QR kodigo berezi bat harrapatu beharko da. Aipatzekoa da bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz egongo dela, baita edozein sistema eragilerentzat prestatuta dagoela.

Bukatzeko ohiko katalogoa kontsultatuz gain, Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboan sar gaitezke. Inprentaren sorkuntza garaitik 1910. urtera arteko hainbat eskuizkribu eta dokumentu kontsultatuz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea