Berriak

Nahia Idoiaga Mondragon: “ OME-ren diskurtsoak komunikabideetan duen isla sarriegitan polemikan sartua dago”

Nahia Idoiaga Mondragon elkarrizketatu dugu oraingoan, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea bera Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailean. Osasun-krisien aurrean eratzen diren gizarte-irudikapenen inguruko artikulu baten koordinazio lanak egin ditu berak, ondoren Uztaro aldizkariaren 94. alean argitaratu dena. Horren inguruan solastu gara, batez ere, berarekin.

03102015-IMG_8952

Zer da zehatz mehatz lan honetan aztertu duzuena, zertan datza?

Ikerketa honetan 2009-2010 urteetan A Gripearen (H1N1 edo txerri gripea) pandemiari komunikabideek emandako jarraipena ikertu da horretarako bi erreferentziazko herrialde hartuta, bata Mexiko (Gripea sortu zen herrialdea izaki) eta bestea Espainia. Bi herrialdeetan egunkaririk publikatuenaren eduki azterketaren bidez gizarteek osasun krisi honi aurre egiteko jarraitutako estrategiak aztertu eta landu ditugu.

Zergatik aukeratu zenuten A gripearen kasua zure lana egiteko?

Lan hau egin genuen momentuan mundo mailan zabaldutako azken osasun krisi handia zelako. Osasun krisi handien mehatxua ziklikoki agertzen doa azken urteotan, lan hau egin genien momentuan azkena A Gripea zen, orain adibidez Ebola litzateke eta tamalez seguruenik urte edo hilabete batzuk barru besteren bat izango da

Egon al da ezerberdintasunik Mexikoko eta Espainiako hedabideek A gripeari eman dioten trataerari dagokionez? Zeintzuk?

Bai, ezberdintasunak egon ziren bai. Agian nabarmenena Mexikoko hedabideak momentuan bizitzen ari ziren osasun krisialdi bati estaldura eman ziotela izan zen. Espainiakoak ordea, gerta zitekeen krisialdi hipotetiko baten aurrean publikatu zuten gai honi buruz. Hau da, Mexikok A Gripearen lehen pertsonako irudikapena hobestu zuen eta Espainiak berriz hirugarren pertsonarena.

”Osasun-izurriteekin lotutako gizarte-irudikapenak” aipatzen duzue testuan zehar, nolakoak izan ohi dira irudikapen horiek?


Ba normalean bi puntu amankomun izan ohi dituzte. Lehenik eta behin izurriteen globalizazioen gizarte irudikapena, arriskuaren gizarte global baten barruan geroz eta zabalduagoa dabil bihurtzen. Bigarrenik, erruduntze prozesuekin ere oso lotuta daude. Ohikoena “beste” talde bat gaixotasuna zabaltzeaz erruduntzea izan da orain arte baina gaur egun, batez ere izurriteek duten globalizazio eta zabalkunde azkarragatik agintariak, enpresa farmazeutikoak eta komunikabideak beraiek ere geroz eta gehiago erruduntzen dira.

Zein irizpide hartu dituzue kontutan ikerketa lan hau burutzeko?


Lagina hautatzeko Mexikon eta Espainian hedatuenak diren egunkariak erabili ziren, hau da, El Universal eta El País hurrenez hurren. Denbora aldiari dagokionez, 2009ko apirilaren 24etik, OME-eko Zuzendari Orokorrak, Margaret Chan-ek, Larrialdi Komitea batu zuenetik eta “Nazioarteko Interesdun Osasun Publikoko Larrialdia” piztea gomendatu zutenetik, 2010ko abuztuaren 10era, zeinetan beronek pandemia bukatutzat jo zuen arte, aztertu ziren egunkariak. Guztira 142 portada, 142 artikulu eta 25 editorial aztertu ziren.


Zeintzuk dira atera dituzuen ondorio nagusiak?

Ikerketa honetatik ondoriozta dezakegu komunikabideek erabilitako diskurtsoek eragin zuzena dutela gizarte irudikapenen sorkuntza prozesuan. Honenbestez, komunikabideek pertsonek duten arriskuaren pertzepzioan eta honi erantzuteko jokabidean eragina izaki, berebiziko garrantzia izango luke osasun komunikazio eraginkorragoetarako politikak bultzatzeko.

Nola tratatu dute hedabideek, OME eta harai prozesatuaren kontu hori guztia, zure ustez?

Egia esan ikerlari bezala ez dut haragi prozesatuaren hika-mika aztertu (oraindik behintzat). Baina orokorrean ikusten dudana da OME-ren diskurtsoa eta bereziki diskurtso horrek komunikabideetan duen isla sarriegitan dagoela polemikan sartua. Hala izan zen A Gripearen kasuan, baita Ebolarenean ere, zeintzuetan OME-ren komunikatzeko era eta komunikabideek krisia plazaratzeko era oso kritikatuak izan ziren eta berdin dabil gertatzen haragi prozesatuarekin ere.

Zer suposatzen du gaur egun ikertzaile gaztea izateak?


Ba orokorrean gazte izateak suposatzen duena uste dut nik, hau da gure lana aurrera ateratzeko etengabeko borroka eta etorkizun ziurgabea. Nik zortea izan dut eta doktoretza aurreko beka baten bidez ikertu ahal izan dut lau urtetan zehar, tamalez finantzaketa hori gabe ezinezkoa litzateke. Halere, etapa hau bukatutakoan ikertzen jarraitzeko aukerak nondik etorriko diren ez daukat oso argi.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea