Berriak

Paperezko libururik gabeko lehen liburutegi publiko digitala

BiblioTech izena darama eta uda honetan instalatuko da EEBBtako Texas-eko San Antonio hirian. Ekainetik irailera ezarriko da eta libururik gabeko munduko lehen liburutegi digitala bezala aurkezten da.

Erabiltzaileek liburuak aurkitu, ikasi eta erreminta digitalak erabiltzen ikasteko aukera izango dute BiblioTechen eta horretarako liburutegia hainbat ordenagailuz eta maileguan uzteko 100 liburu elektronikoz osatuta egongo da.

 

Liburutegi digitalak gaur eguneko eskaera bati zerbitzua emateko sortzen ari dira, izan ere, denon jakinean da paperezko argitalpenen salmentek merkatuan izandako beherakada eta aldiz, liburu digitalen arrera ona. Horren ondorioz, azkenaldian liburutegi digitalek izugarrizko hazkundea jasan dute. Halere, praktikan beti gelditu izan dira unibertsitate eta hezkuntza mailan. Texas San Antonioko Ingenieritza Unibertsitateak zabaldu zuten liburutegia dugu adibide bezala eta laster Londresko Imperial College-an ezartzea espero den liburutegia.

 

Laura Cole BiblioTechen koordinatzaileak dioenez, askok liburuak etxetik bertatik lortzea nahiago izango dute, beraz, jendeak etxeko ordenagailutik liburu horiek enkargatzeko sistema bat jarriko dute martxan. Hain zuzen 10 mila liburu inguru gozatzeko aukera izango da sistema telematiko horren bidez.

 

Horretaz gain proiektu hau, komunitatearentzat baliagarri izateko pentsatuta dago. Izan ere, San Antonio hirian biztanleriaren kopurua hazi egin da eta 1,7 milioi pertsonei zerbitzua eskainiko dio. Inguruko eskolekin lotura izango du eta zenbait ikastaro emateko prestatuta egongo da, horien artean irakurketa ikastaroak. Bereziki gizarterako hezkuntza erreferente bat izateko ahalegina egingo da.

 

Orokorrean unibertsitate eta herrientzat liburutegi digitalak ez dira bat ere merkeak. Liburuen bertsio digitalak sortzea oso garestia da eta erabiltzaileek eguneraketak azkarrago egitea espero izaten dute. Halere liburutegiek ez dute liburu elektronikoak eskaintzeko aukera galdu nahi, askoren esanetan liburuak e-readerez ordezkatuak izango dira baina liburutegiaren eraikuntza ordezkatzea zailagoa izango da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea