UEU Onura Publikoko izaera duen lukuru asmorik gabeko kultur elkartea da, zeinaren helburua euskara eta unibertsitate munduak gerturatzea den azken 40 urte hauetan. UEUk ekarpen handia egiten dio euskal gizarteari orokorrean eta unibertsitate-munduari zehazki. Hori frogatzen duen hainbat datu daude:
UEUk 1998an lortu zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babes instituzionala, partida izenduna lortuz. Bi milioi pezetekin hasi zen laguntza garatuz joan zen UEUren aurrekontuetan partida esanguratsuenetarikoa bihurtu arte. Aurtengo kopurua, 177.840 €-koa izan da. Azken batean, UEUren aurrekontu osoaren %25a suposatu du azken urteetan.
Kuantitatiboki partida hau oso garrantzitsua da UEUrentzat, modu zuzenean jasotzen zenez, funtzionamendu gastuentzat bideratzen zelako, eta ez proiektu jakinei lotua. Era honetan, egiturazko gastuak ordaintzeko erabili izan du UEUk, tartean, langileen soldatak.
Kualitatiboki ere garrantzi handiko partida izan da UEUrentzat, babes instituzionalaren adierazle izan den aldetik. Hots, Jaurlaritzak UEUri egiten zion aitortzaren adierazle.
Aitortza, babesa, egonkortasuna, iraunkortasuna zen UEUrentzat. Partida hau kentzeak, proiektuen azterketa sakon bat egitera behartzeaz gain, egitura ukitzen du eta ezinbestean, langilegoa. Lanpostuen etete zuzena ekarriko du, murrizketak lanaldietan eta ERE bat martxan jartzea.
Hau guzti honengatik, UEUk salatu nahi du partida izendun OSOA kentzea lotsagarria dela eta Hezkuntza Sailburuaren erabakia izanik, Jaurlaritzari hausnarketa egin dezan eskatzen diogu, partida mantendu dezan. Era berean, nahiz eta garai gogorrak izango diren, UEUk bere jarduera ez duela etengo adierazi nahi du, eta lanean jarraituko du inoiz baino gehiago bere bazkideen, instituzioen eta gainontzeko eragileen babesa lortzen, orain arte bezala, gizarteari ekarpenak egiten jarraitu dezan.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio