Berriak

Ula Iruretagoiena: "Gizarteak beste arkitekto mota bat eskatzen du, baina arkitekturaren hezkuntza gutxi aldatu da"

Arkitekturaren hezkuntza izenburupean kalean da Aldiri aldizkariaren 28. zenbakia. Ula Iruretagoiena Busturia arkitektoa eta UPV/EHUko irakaslea da arduradunetako bat. Berak kontatu dizkigu azken alearen nondik norakoak

Akademia hil da. 1943An jaiotako Terry Eagleton (1943-an jaioa) kritikari britainiarrak esana. Hori azpimarratu gura izan duzue azken Aldirin. Zer esan nahi du horrek?
Akademiak gizarteko gertakizunak ikuspegi kritikoarekin aztertzeko lekua izan behar du, eta unibertsitateen bidea helburu horretatik desbideratu egin da. Ulerpen honetatik Eagleton-ek bota zuen esaldi boteretsu hori. Akademiak, geroz eta gehiago, enpresa batekin ditu antzekotasunak. Ikasleak, arnasestuka, lanak eta praktikak ekoizten jartzen dira eta irakasleria, bere ibilbide pertsonalerako puntuen lasterketan sartuta jarri da. Gizarte neoliberalaren azkartasun, produktibitate eta lehiakortasunaren funtsak, unibertsitateak bereak egin ditu. Ez da kasualitatea, pentsamendu kritikoak lekurik ez izatea hezkuntza eredu honetan.

 

Eta arkitektura arloan? Zein da egoera?
Arkitekturako hezkuntza ez da salbuespen esparru bat. Kontua da, bizi dugun testuinguruaren gaineko hausnarketa bultzatzen ez bada, arkitekturako hezkuntzak areagotzen duela arkitektura eta gizartearen arazoen arteko distantzia. Honenbestez, ikaslea arkitekto bilakatzerakoan, urruntasun hau errepikatuko du errealitatearen eraikuntzan eta arkitekturak gizatasuna galtzen du.

 

Eraikuntzaren krisiak arkitektoaren papera ezbaian jarri duela diozue. Zer ekarri du horrek?
Arkitekturako hezkuntzak, akademiaren heriotzaz gain, arkitektura diziplinak egun bizi duen berreraikitzearen afera du bere gain. Hau da, bi eraldatze-prozesuetara egokitu beharrean da. Arkitektoaren funtzioa etxeak eta museoak eraikitzetik beste leku eragileetara lekualdatu behar da, eta eraldatze prozesu hori, arkitektoaren hezkuntzatik abiatu behar da derrigorrean. Ikaslearen hezkuntza eraikinak egitera soilik zuzendua badago, behin ikasketak bukatuta, galduta sentituko da, gizarteak beste arkitekto mota bat eskatzen duelako. Arkitekturaren hezkuntza gutxi aldatu da eraikuntzaren krisiaren ondoren.

 

Hezkuntzaren arkitektura” landu zenuten aurreko alean eta “Arkitekturaren hezkuntza” oraingoan. Espazioaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz gero eta gehiago hitz egiten da.
Artikuluak jasotzeko deialdi irekia egin genuen “Arkitektura hezi” izenburupean, alde batetik espazioak hezkuntzan duen eragina aztertzeko eta bestetik arkitektura irakasteko pedagogien inguruan hausnartzeko. Deialdia oso arrakastatsua izan zen, eta ikuspegi bakoitzak bere alea behar zuela ohartu ginen. Hezkuntzaren garrantziaz eta arduraz hitz egiten du arrakasta honek.

 

Zer da aldizkarian jaso duzuena?
Arkitektura eta arkitektoak datozen urteetan aurre egin beharreko hainbat alor jaso ditugu, zeinak hezkuntzan isla izan beharko luketen. Adibidez, ezagutza desberdinen arteko lana izan behar duela arkitekturak (inteligentzia kolektiboa deritzona), lan taldeko lana suspertu eta adospen mailak lortzeko negoziaketa izpiritua bultzatu behar dela, edota hainbat tresna digitalek arkitektura pentsatzeko moduan eragiten dituzten aldaketak. Bestalde, arkitektura hezkuntzarako pedagogia bide jakin bat hausnartu dugu, jolasarena, eragile konstruktibo gisa.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea