Berriak

Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2018ko deialdia

Udako Euskal Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsaren deialdia zabaltzen du.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoa izan daiteke. Honako hauek dira UEUren sailak: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpengintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta meteorologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea eta gastronomia. Baina beste unibertsitate-arlo batzuk ere onartuko dira (ingeniaritza, filologia, geografia...).

Deialdi hau autore ororentzat dago zabalik, baina orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batik bat, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin, idazle arituen lanari gazteena gehitu dakion. Hartara, bereziki baloratuko dira hala autore gazteen lan-proiektu indibidualak nola talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2018ko urriaren 3ra arte egongo da zabalik.

Interesatuek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) eskuratu ahal izango dute eskari-orria, “Deialdiak” atalean.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea