Berriak

Zientzia haurrentzat segundo gutxian

Elhuyarrek argitaratu berri du umeek zientzia euskaraz ikasteko liburua. Hamar minututan edo gutxiagoan 100 esperimentu baino gehiago egin daitezke.

Zientziaren ezagutzak ez du adin mugarik. Txikitatik zientzia arlotan trebatu behar gara nagusitan interesa izateko. Umeek edozein gauzengandik jakin-min handia dute, zergatik ez zientziatik? Hori lortu nahian aritu da Jean Potter. Potter andreak Estatu Batuetako Hezkuntza Idazkaria izan zen Ronald Reagan presidente izan zen garaian. Irakasle bezala lan egin du zenbait urtez eta umeentzako zazpi liburu argitaratu ditu. Kaleratutako azkena, Elhuyar Fundazioak euskaraz editatu berri du. “Zientzia haurrentzat segundo gutxian” du izena eta salgai dago formatu desberdinetan: paperean eta digitalean. Prezio aldetik nahiko merkea da; 11,40 euro paperezko edizioa eta 4 euro PDF formatukoa.

Hamar minututan edo gutxiagoan 100 esperimentu baino gehiago egin daitezke. Jean Potter-ek prestatutako esperimentu eta jarduera azkar eta erraz hauekin haurrek zientziaren magia gozatzeko aukera dute. Liburuan, jarraibide argi eta urratsez urrats egiteko azalpen ugari agertzen dira. Horrez gain, irudiek esperimentua beti ongi egiteko lagungarri dira.

Liburu honetako 108 jarduerak hamabi arlori buruzkoak dira. Airea, animaliak, energia, grabitatea, magnetismoa, argia eta giza gorputza besteak beste. Proiektu hauen bidez gauza askori buruz ikasteko aukera izango dute umeek. Tximista bat sortu gelan, lehor mantendu papera uretan, lurrean ostadar bat egiten, puxika bat lehertu lupaz eta abar esperimentu gehiago.

Azken aldian zientziaren gaineko interesa pizteko hainbat ekitaldi eta produktu sortu dira. Eureka! Zientzia Museoa horietako bat da. Museoak irakasleei umeak zientzia ikas dezaten jarduera guztiak biltzen dituen programa bat eskaintzen die. Horrez gain, urtean zehar haurrei zuzendutako jardunaldi eta ekitaldi ugari antolatzen dituzte.

Oraindik gutxi batzuk trebatzen dira zientzia munduan baina ekitaldi hauek ikusita urteekin zifrak gora egingo du.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea