Kondaira 05 (2006)

Euskaldunen irudia Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan: Egile klasikoen garaitik Errege-Erregina Katolikoen garaiko kroniketara arte

Laburpena:

Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan azaldu den euskaldunen irudiak ez du askotan errealitatearekin bat egin. Mende luzetan, baskoien irudi basatia edo barbaroa nagusitu zen, eta horren arabera, lurralde hauetako antzinako biztanle horiek bidelapurrak, gerrazaleak eta arriskutsuak ziren. Nola sortu eta zabaldu zen ikuspegi hori? Artikulu honetan iturri klasikoak arakatzen dira (Estrabon, Plinio, Ptolomeo, Isidoro Sevillakoa, Eginhardo, Aymeric Picaud, etab.) euskal basatitasunaren topikoaren nondikoak azaltzeko.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea