Kondaira 18 (2018)

Euskararen galera Aiaraldean (XVIII-XX): informazio-iturri eta datu berriak

Egilea(k):
Aketza Merino Zulueta
Gaiak:
XVIII-XX, Euskara, Aiara
Orrialdeak:
15
Zenbakia:
18
Argitalpen-urtea:
2018
SHU:
93
Deskargatu
Kondaira-n ikusi

Laburpena:

Arabako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen Aiaraldean aspaldi desagertu zen bertako euskara. Galera horren kronologia eta zehaztasun gehienak F. Barrenengoak bildu zituen duela 30 urte. Halere, azken urteetan informazio-iturri eta testigantza berriak agertu dira, Aiaraldeko euskararen historian sakontzeko aukera paregabea ematen dizkigutenak. Gai honi buruz dakigun guztia biltzen dugu artikulu honetan, azken mendeetan zehar euskarak izandako presentzia eta galera hobeto ezagutzeko.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea