Kondaira 02 (2004)

Historia arloko euskal curriculumaren kritika

Laburpena:

Artikulu honetan, historiari dagokion euskal curriculumaren inguruko gogoeta bat egiten da, euskal subjektu historikoa definitzeko proposamen bat aurkeztuz. Halaber euskal historiaren inguruan hezkuntza arloan dauden polemikak aztertzen dira, baita historiak eskolan izan beharreko funtzio eta transmititzeko moduez (kontzeptuak, prozedurak, jarrerak) iradokizunak aurkezten ere. Azkenik EAEko hezkuntza sisteman eskaintzen den —Euskal Herriaren historia— ikasgaia eta Manex Goihenetxek "Euskal Curriculuma" liburuan historiari buruz egindako ekarpena kritikoki aztertzen dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea