The Queen’s Gambit telesailak xakearekiko sukarra sortu du munduan barrena. Gari Kasparov aholkulari izan duen telesailaren eraginez, milioika lagunek berriro atera dituzte armairuetatik xake-taulak, eta beste asko lehen aldiz hasi da xakean jokatzen. Adituek zientziaren, kirolaren eta artearen mugetan sailkatzen dute xakea, eta izaten ari den loraldiak hamaika kontu hizpidera ekartzeko aukera ekarri du. Liburu honek horietako 64 biltzen ditu. Xakea herrialde handien arteko lehiaren isla izan zenekoa, jendartea baino are matxistagoa ote den galdetzekoa, heziketan zertan laguntzen duen ulertzekoa, maisu handien ibilbideak ezagutzekoa, historian zehar xakean aritu diren emakumeak gogoratzekoa, edota literaturan eta zineman utzi duen arrastoa arakatzekoa, besteak beste.
Euskal Herrian ere aspaldi errotu zen xakea, orrialde hauek erakusten duten moduan. Nafarroako Erresuman xakean aritzen ziren, batez ere gortean. Landucciren, Larramendiren eta Pouvreauren hiztegiek xakeari buruzko euskarazko aipamenak zituzten, eta 1897an xakeari buruz aritu zen Euskalzale aldizkaria. 1911n, berriz, xakearen historia aldatu zuen Donostian jokatutako Nazioarteko Xake Txapelketak. Xakeari buruzko euskarazko lehen liburua, berriz, euskal presoek idatzi zuten, Soriako kartzelan. Atarrabiako ikastolako haurrei Anatoli Karpov bisitan joan zitzaien, eta euskal selekzioak sobietarren selekzioaren aurka jokatu zuen. Baina bada askoz gehiago ere orrialde hauetan. 64 ataletan bilduta daude guztiak. 64 begirada, kazetaritza, historia, zientzia, geopolitika, feminismoa eta beste hainbat alorretan barrena bidaia atsegina egiteko moduan. Gozatu partidarekin.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio