Liburua

Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgunea

Egilea(k):
Jon Mentxakatorre Odriozola, Aitzol Astigarraga Pagoaga
ISBN:
978-84-8438-872-2
SHU:
1
Argitalpen-urtea:
2023
Gaiak:
Zientziaren filosofia, Etika
Jakintza-Arloak:
Filosofia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
138
Adimen artifizialaren eta filosofiaren arteko harremana eta solasaldi kritikoa ezinbestekoak dira. Erro paradigmatiko edo teknikari buruzko filosofiak adimen artifizialaren gaineko gogoeta egin beharra dauka, teknofilia-teknofobiaren arteko kulunka eguneratuz zein teknologia autonomoen eta digitalizazio unibertsalaren tokia aztertuz. Liburu honetan, eremu horietan ekarpen handikoak izan diren zenbait pentsalariren bidea azaldu egingo da, eta erronka eta aukera berrien aurrean jarri, adimen artifizialaren ametsak eta nahiak (futurismoa, azelerazionismoa, kolapsologia, utopia) astiro pentsatzeko bideak irekitzeko. Horrenbestez, adimen artifizialaren izaera eta orain eta hemen (euskal komunitatean) duen eragina nolakoa den aztertuko da, zenbait arlotan (ikus-entzunezkoetan eta komunikabideetan, esaterako) eragindakoa behatuz, eta geroko egun hurbil-hurbiletan zabalduko diren bideei begira jarriz (itzultzaile neuronal, smart hiria edo gauzen intranetari so, esaterako), filosofia eta teknologiaren elkargunea eratuko da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea