1992tik hona indigenek nazioartean erdietsi dituzten lorpen handienak deskribatzen dira liburu honetan. Ekologiari dagokionez, indigenen lurraldeetan ematen den biodibertsitatea haiek berek egindako kudeaketa iraunkorraren ondorio dela frogatu ahal izan dute jendaurrean, eta nazioarteko dokumentu askotan aliatu estrategiko moduan agertzen dira horregatik. Izan ere, herri indigenen paradiplomaziak onarpen maila handia jaso du: Lantalde propioa NBEn eta ondoren 2007ko beren eskubideen aldeko aldarrikapen unibertsala izanik. Guzti hau posiblea izan Laugarren Munduaren izenpean herri indigenek osotzen duten nazioarteko mugimenduari esker. Herri indigenek nazioartean eragiteko propio sortutako kontzeptua da laugarren mundua. Laugarren munduaren helburu nagusietako bat haien patua kontrolatzea eta kolonialismoaren ondorio ezkorrak betiko uxatzea da. Autodeterminazioa aldarrikatzen du mugimenduak, baina estatuen barruan eta ez estatu berri bat sortuz, Hirugarren bidea deitu diot horri. Hain zuzen ere, estatu berri bat aldarrikatzen ez dutelako onartu dute indigenen saiakera nazioartean.
Estatu barneko autodeterminazioa lantzen duen mugimendu honek, estatu gabeko beste nazioenek ez bezala (Euskadi, Katalunia edo Quebeckoak), onespena lortu du nazioartean. Hala ere, gure artean ezezagunagoa da, eta ideia horrek erakarrita hasi zen liburua: Laugarren Munduak azken hamarkadotan egindako lana ezagutaraziz, komunikazio zubi bat sustatzeko herri indigenetako eta estaturik gabeko nazioetako mugimenduen artean.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio