Liburua

Anafora eta erreferentziakidetasuna: izen-kohesiorako baliabideak

Anafora eta erreferentziakidetasuna: izen-kohesiorako baliabideak liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Ines M. Garcia Azkoaga
ISBN:
978-84-8438-602-5
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2016
Gaiak:
Anafora, Erreferentziakidetasuna, Hizkuntzalaritza
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
108

Testu batek koherentzia efektua izan dezan ezinbestekoa da, besteak beste, informazioa testuratu eta hura testuan zehar garatzeko estrategiak erabiltzea. Funtsezko operazioa dugu horretarako izen-kohesioa, eduki tematikoaren jarraitutasunarekin lotuta baitago. Izen-kohesioaren mekanismoei dagozkien funtzioak dira: informazio berriak testuratzea, eta informazio horien garapenerako saretzeak eraikitzea testuan zehar. Horrela, testuan topiko edo esanahi-unitate bat aurkezten denean, geroxeago topiko hori bizirik mantentzeko estrategiak zabaltzen dira testuan zehar; oro har, testuan aurrekari edo iturburu bat duten anafora pronominalen eta nominalen bidez gauzatzen diren harremanak dira. Harreman horien azpian erreferentziazko loturak ere badaude, lagungarriak izaten direnak aurrekaria identifikatzeko. Lotura horiek erreferentziakidetasunean oinarritzen direnean nahiko agerikoa izaten da zein den aurrekaria eta nahiko erraz ezar daiteke elementuen arteko anafora-harremana; baina bi elementuren artean erreferentziakidetasunik ez dagoenean haien arteko lotura ezin da zuzenean egin eta interpretazio anaforikoa zeharka egin behar izaten da. Liburu honetan testuetaneratzen diren saretze horien nolakotasuna apur bat argitzea bilatzen da. Gizarteanerabiltzen diren ahozko zein idatzizko testuez osatutako corpus desberdinetatikhartutako adibideak aztertuta, erreferentziazko loturen eta anafora-harremanenkonplexutasuna jarri nahi da agerian, nozio eta harreman horien izaera moduerabilgarri eta ulergarrian formulatzeko ahaleginetan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea