Liburua

Azken aldiko euskal narratiba

Egilea(k):
Kirmen Uribe Urbieta
ISBN:
84-8438-017-3
SHU:
82
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Euskal Herria, Literatur kritika
Jakintza-Arloak:
Literatur kritika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
175
Gombrowicz-en iritziz, bigarren mailako literaturek, Europako
joera nagusien ikuspegitik bazterreko diren literatura horiek,
tradizio handien erabilera berezko eta lotsagabea egiten dute.
Mugaldeko herriak dira horiek, historia, denbora eta tradizio
askoren mugan bizi direnak. Eta mugaldeko kultura horiek
herentzia kulturalaren erabilpen berezia egiten dute: faltsifikatuz,
lapurtuz, plagiatuz, nahastuz, erregistroak konbinatuz, askatasu-
nari ateak eta ikuspegi berriei leihoak zabaltzen dizkiete.
Geurera ekar ditzakegu goiko hitzak. Izan ere, mendebaleko
tradizio handien zein erabilpen egiten du euskal narratibak?
Zeintzu ditu berezko ezaugarriak? Geure buruari ala munduari
begira idazten ote dugu? Zein da hizkuntzaren itzala literatur
sorkuntzan? Zelakoa da idazlearen eta irakurlearen arteko jauzia?
Emakumezkoen ikuspegiek zein toki dute gurean? Eta gayenek?
Galdera horien eta beste batzuen inguruan egiten da gogoeta
liburu honetan, erantzunak eman eta galdera berriak sortuz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea