Liburua

Berrien Idazkera. Albistea lantzeko oinarrizko eskuliburua

Egilea(k):
Alazne Aiestaran Yarza, Jose Mari Pastor Gonzalez
ISBN:
978-84-8438-783-1
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2021
Gaiak:
Idazkera, Komunikazioa, Hizkuntzalaritza, Berria, Albisteak
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa, Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
180

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Zerk bihurtzen du egitate, gertakari bat albiste? Nola idazten du eta egituratzen du kazetariak testua? Zer irizpideren arabera erabakitzen du zer den garrantzitsua eta zer ez berria idazten hasi aurretik? Horri guztiari erantzuten dio begien aurrean duzun eskuliburuak. Izan ere, idazti hau oinarrizko lana da Kazetaritza ikasleei berrien idazkeraren prozesuan sartzen laguntzeko. Egileak urteetako esperientzia akademiko eta profesionalaz baliatu dira ezagutza-esparru horren alde teorikoa eta praktikoa modurik ulergarrienean azaltzeko. Liburu honen orrietan aurkituko dituzun arau, aholku eta adibideak lanabes izango dituzu zeure jardunean, kazetaritzaren munduan bidea egiten hasteko zapatak. Osasunez urratu!

Alazne Aiestaran Yarza eta Jose Mari Pastor Gonzalezi egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea