Liburua

Borroka armatua Euskadin 1967-2011. Hirugarren liburukia 1991-2011

Egilea(k):
Emilio Lopez Adan
ISBN:
978-84-8438-861-6
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2023
Gaiak:
Historia
Jakintza-Arloak:
Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
635

Euskaldunek 40 bat urtez eraman borroka armatua ikertzen da liburu honetan, ekintzei lotu metodologiaz.

Errepresioak eta talde armatuek eragin dituzten heriotza guztiei, bai eta beste agerpen bortitzei ere, begiratzen zaie banan-banan: zer gertatu zen, zer azalpen eman zuten egileek, garaian zer ihardespenak plazaratu ziren, zer erakutsi duten geroko ikerketek, zer gaineratu berrikitan mintzatu diren lekukoek

Gertakari horien inguruan aurkezten dira garaiko eztabaida estrategikoak, leku berezia emanez barneko eta ingurukoen ikuspegi kritikoei.

Lehen liburukia Trantsizioraino hedatzen da. Borroka armatuaren hasiera ukitzen du, haren onarpen sozialaren hedadura eta gerrilla-taktiken eragin militarra ikerturik.

Bigarrenak, Algerreko elkarrizketen inguruan, negoziatzeko paradak aipatzen ditu, bai eta azaltzen borroka armatua luzatzeko arrazoiak, beren ongaitzekin.

Hirugarrenak estrategia politiko-militarraren krisia du ardatza eta, bereziki, ‘borrokaren ondorioak sozializatzeko’ aukerak eragin zuen ekintza armatuen zentzu galtzea.

Gai anitz zulatzen baditu ere, lanak ez du erantzun orokorrik ematen. Euskal Militanteek beren burua ikusten zuten askatasunaren aldeko borroka zuzen batean. Erakundeek, eta bereziki ETAk, errealitatearen irudikapen estrategiko berezia ondu zuten, Estatua makurtzeko gaitasunean finkatua. Borrokaren ondorioak askoz nahasiagoak izan dira. Gure bezala konpondu gabeko gatazkaren historian ez da oraino kontakizun integratzaile posiblerik. Bai, berriz, liskarraren arrazoiak zein ziren ulertzeko datuak ezagut ditzakegu eta, horrekin, zer agitu zitzaigun barnatzeko gaitasun zerbait erdietsi.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea