Liburua

Elikagaiak, elikadura eta dietetika

Egilea(k):
Edurne Simon Magro, Bittor Rodriguez Rivera, Idoia Labayen Goñi
ISBN:
978-84-8438-092-4
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
2007
Gaiak:
Elikadura, Dietetika, Osasuna
Jakintza-Arloak:
Medikuntza eta Osasuna
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
296
Liburu honetan hiru atal ezberdin jorratzen dira. Hasteko, nutrienteen definizio eta sailkapen orokor eta labur baten ondoren, sakon azaltzen dira beraien funtzioak, erabilera nutritiboa eta metabolismoa. Nutriente horiek guztiak elikagaietan agertzen direla kontuan hartuta, elikadura orekatua lortu ahal izateko nabaria da elikagaien ezagutza ezinbestekoa dela. Hori dela eta, liburuaren bigarren atalean elikagai taldeak xehetasunez lantzen dira, eta besteak beste, beraien sailkapenari, konposizioari, nutrizio-balioari eta ezaugarri organoleptikoei buruz luze aritzen dira egileak. Amaitzeko, idazleak egoera fisiologiko berezi bakoitzeko elikaduraz eta dietetikaz ari zaizkigu. Horrela, elikadura orekatuaren oinarriak zehazten dizkigute; are gehiago, dieta orekatuaren prestakuntzan sakontzen dute elikagai taldeen eta egoera fisiologiko bakoitzaren beharrak kontuan hartuz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea