Liburua

Euskal irratigintzaren historia

Egilea(k):
Arantza Gutierrez Paz
ISBN:
84-8438-031-9
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2002
Gaiak:
Historia, Euskal Herria, Komunikabideak
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
222

Ia laurogei eta hamar urte dira irratia gure bizitzaren lagun eta lekuko dugula. Lehenengo emisorak Bilbon eta Donostian sortu zirenetik asko aldatu da euskal irratigintza, antzinako galena-aparatuetatik gaurko irrati-sintonizadore digitalera bitarteko ibilbidean, asko izan baitira sortu diren emisorak. Batzuek bizitza laburra izan dute; beste batzuek, berriz, luzez iraun dute garai desberdinei egokituta. Bakoitzaren historiak merezi du liburu bat, eta, batean bilduta, batzuei ez zaie merezi duten beste leku eman. Hala ere, irakurleak irratigintzaren historia osoaren ikuspegi orokorra jaso ahalko duelakoan dago idazlea.

Batzuentzat oso berria izango da liburuan azaldutakoa; beste batzuek, berriz, hemen esaten dena beren oroimenez beteko dute, irrati izan baita azken mendean gertatutakoaren lekukoa eta, aldi berean, narratzailea. Faltan hartuko dute agian hainbat pasadizo, hainbat pertsona, hainbat gertaera, baina horiek irakurleak berak ekarri ahalko ditu gogora, norberaren historian baitadude idatzita.

Eta zaharra den arren, irratia gazte eta bizirik dagoela agerian utzi nahi denez, liburuaren amaieran Euskal Herrian entzungai dauden irrati ezagunenen zerrenda eskaintzen da, irakurleak non topatu jakin dezan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea