Ekonomiako eta Enpresen Kudeaketako ikasleek finantza-kontabilitatearen funtsezko oinarriak ezagut ditzaten diseinatu da liburu hau. Gure kontabilitate-araudia jasotzen duen 1/2021 Errege Dekretura egokituta, arlo horretako sarrera-ikastaro baterako oinarri egokiak eman nahi ditu.
Hamar kapituluetan zehar, urratsez urrats gidatuko zaitu, irakurle, ondare-mugimenduak erregistratzeko tekniketan eta enpresaren emaitza kalkulatzeko prozeduran. BEZa, izakinak, kobrantza-eskubideak eta ordainketa-obligazioak nola kontabilizatzen diren ikastea da xedea, itzulketak, deskontuak eta factoringa eta confirminga bezalako finantza-eragiketak ere kontuan hartuz.
Gainera, ekitaldiko emaitza behar bezala kalkulatzeko erregularizazio-prozesua azalduko da, etapa guztiekin: formalizatu gabeko eragiketak, partiden birsailkapena, sarreren eta gastuen periodifikazioa, ibilgetuaren amortizazioak eta balio-narriadurak. Azken zatian, urteko kontuen prestakuntza eta ekitaldiko emaitzaren banaketa ere azalduko dira.
Gai bakoitzak ariketa praktikoak eta test moduko galderak ditu, ikaslearen gaitasunak ebaluatzeko eta ikasketa-prozesua sendotzeko. Presta zaitez finantza-kontabilitatean oinarri sendoa lortzeko ezinbesteko liburu honekin.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio