“Dirua, merkatu-ekonomian funtzionatzen duen trukearen errealitatea, ezkutatzen duen errezela da” esan zuen John-Maynard Keynes-ek. Era beran, Ekonomiak eta Soziologiak, neurri handi batean, gizartearen biziraupenerako funtsezkoak diren gizaki eta naturaren arteko harremanak estaltzen dituzte.
Aurreko baieztapen gisa ageri den kezka nagusi horrek eraginda eta horrexetatik abiaturik idatzi du Antton eta naturaren arteko harreman horietan sakondu eta ondorioak ikustaraztearren.
Poluzio kontzeptuaren adiera desberdinak argitu ondoren, gizakiak ekosistemez egin duen erabilpenaren azalpen historikoa ematen du liburuaren lehenengo atalean adibide ugariz hornituz. Sarrera zabal horren ostean, populazioaren historia Euskal Herrian aztertzen du, datu berriak plazaratuz eta gure errealitatearen ikuspegi global eta berria eskainiz. Adibide eta datu zehatzen bidez etengabeko gogoeta egiten da, mundua higiarazten duten filosofia, ideologia, moral eta kulturak arazo honetan duten erantzukizuna agerian utziz.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio