Liburua

Gorputza eta generoa: teoria, didaktika eta esperientziak

Gorputza eta generoa: teoria, didaktika eta esperientziak liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub
Liburu honetan euskal literatura eta kulturari generotik nahiz gorputzetik behatu nahi izan zaie. Horretarako, hamaika emakume elkartu dira. Lehenik, egitasmo honen atal bat EHUk publikatu zuen Emakunderen diru-laguntzaz. Hura agortuta, Eibarren UEUk antolatutako «Gorputza eta Generoa» mintegiaren arrakasta ikusita, honatx! Gorputzaren eta Generoaren beste irakurketa-proposamen bat. Ikerketatik eratorritako teoriaz gain, didaktikarako hainbat proposamen eta norberaren esperientziak ere jasotzen ditu. Ikerketaren ondorioak dira Meri Torras, Mari Luz Esteban, Jone Miren Hernández, Kattalin Miner, Gema Lasarte, Amaia Alvarez Uria eta Mariate Vizcarraren artikuluak, azken hirurek, halaber, hiru proposamen didaktiko eskaintzen dituzte. Eta liburuaren amaieran zenbait esperientzia kontatzen dira: Uxue Alberdi taularen gainetik mintzo da; Iratxe Retolaza eta Itsaso Gutierrez musikaz eta gorputzaz ariko dira, eta, azkenik, Miren Agur Meabek poesiatik gorputzaren kode berria aldarrikatuko du.
Gema Lasarteri egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea