Helduen euskalduntzearen II. eta III. jardunaldiak izeneko liburuarekin hasitako bideari jarraiki, UEUk eta HABEk 2001ean Donostian antolatutako Helduen Euskalduntzearen IV. jardunaldien aktak jaso ditugu liburu honetan.
"Metodologia euskara bigarren hizkuntza gisa irakatsi eta ikasteko prozesuetan" gai nagusiaren inguruan aurkeztutako ponentziek eta komunikazioek irudi aski argia eskaintzen digute euskararen irakaskuntzan gertatzen ari diren lan-ildo nagusiei buruz.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio