Liburua

Ikus-entzunezko informazioaren teknologia

Egilea(k):
Iñaki Zabaleta Urkiola
ISBN:
84-8438-032-7
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2002
Gaiak:
Komunikabideak, teknologia
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
512
Ikus-entzunezko informazioaren teknologiei buruzko ikuspegi orokor, berritzaile eta erabat gaurkotua ematen du liburu honek. Orokorra diogu, teknologiaren alderdi guztiak jasotzen dituelako: oinarri tekniko eta teorikoak, sareak, telebista eta irrati analogikoa eta digitala, internet bidezko telebista, eta bideo-ekoizpena. Berritzailea, berriz, ekipo edo hardware-az gain, bai kable bidezko, bai satelite bidezko eta bai lurreko telebistaren industriak, legeriak eta garapenak ere aztertzen dituelako, Europar Batasuneko herrialdeetako datuak emanez. Azkenik, gaurkotua da, irrati eta telebista digitalaren azken arauak ere adierazten dituelako. Uste dugu probetxugarria izango dela unibertsitatean eta, informazio-iturri modura, baita irrati-telebistako profesionalen artean ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea