Liburua

Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan

Egilea(k):
Jesus Mari Zalakain Garaikoetxea, Iñaki Zabaleta Urkiola
ISBN:
84-8438-050-5
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2004
Gaiak:
Kazetaritza, Komunikabideak
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
534

Esku Irrati eta telebistako kazetaritza digital eta analogikoaren azterketa sakon, eguneratu, zientifiko eta kritikoa egiten da liburu honetan. Agian, ikus-entzunezko informazioaren inguruan euskaraz argitaratu den lanik sendoena eta zabalena da, hiru ardatz nagusiak artez jorratzen baititu: informazioaren teoria, irrati eta telebistako kazetaritza-teknikak, eta ikus-entzunezko lengoaia.

Beraz, teoriarekin batera, eguneroko jardunean kazetari batek behar dituen teknikak modu argian erakusten ditu eta gaur egun irrati- eta telebista-kateek ematen duten (eta ez duten) informazioa ere zorrotz aztertzen du.

Liburu hau egiteko, autoreek, beren prestakuntza eta ikerketarekin batera, hainbat profesional eta adituren ekarpenak jaso dituzte, hala nazioartekoak nola bertakoak. Horregatik, goi-mailako kalitatea du eta oso baliagarria izango da komunikatzaile, kazetari, irakasle eta ikasleentzat. Ezinbesteko erreferentzia informazioaren esparruan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea