Liburua

Irratibidearen barrunbean zehar

Egilea(k):
Gorka J. Palazio Arko
ISBN:
84-8438-005-X
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2000
Gaiak:
Kazetaritza, Komunikabideak
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
197
Liburu hau irratibidean sakontzearren idatzi du egileak, hobeto ezagut dezagun eta, bidenabar, irrati-albistegintzaren teknika eta teoriaz jabe gaitezen. Antzinako harigabeko telegrafiatik ziber-irratietara irratibidearen historia laburra topa daiteke lehenengo orrialdeetan eta azkenekoetan. Erdialdean irratiaren mintzaira aztertutakoan, irrati-albistegintzan oso garrantzizkoak diren gaiak jorratzen dira: informazio-iturriak, generoak, programazioa eta abar.
Beraz, irrati-hedapenak ehun urte bete dituela-eta, XXI. mendean hedabide herrikoi honek aldakuntza handiak izango dituzkeenez gero, abagunea aurkitu du Palazio irakasleak, hein handiz Giuglielmo Marconi-k asmatu zuen hedabideari buruz idazteko, beti ere Euskal Herriko irratigintzaren egoera, bilakaera eta irratilarien lan-ohiturei erreparatuz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea