Udako Euskal Unibertsitateak eta Errenteriako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2020an Torrekua eraikinean Humanitate Digitalen Gunea (HDGunea) sortzeko. Hitzarmenaren helburuak dira euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea, euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea eta unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea; bai eta goi-mailako euskarazko etengabeko prestakuntzaren alorreko ikastaroak, gai jakin baten inguruko jardunaldi espezializatuak, bilgune-izaera sustatzea helburu duten topaketak, graduondokoak, eta unibertsitate-mailako argitalpenak eta dibulgazioa antolatzea ere.
Liburu honekin hastapeneko begirada eta hausnarketa bat eskaini nahi dugu jakintza-arlo ezberdinetan birusak ekar dezakeen puntu eta aparteari buruzko gako batzuk ematen hasteko. Hamahiru begirada bederatzi jakintza (edo jarduera) eremu desberdinetan eta une zehatz batean kokatutakoak: Kimika, Arte plastiko, Ekonomia, Hezkuntza, Artearen historia, Psikologia, Arkitektura, Sexologia eta Hizkuntzaren eremuetatik egindako galderak, zirriborratutako hipotesiak, batutako lehen emaitzak, marraztutako lehen ondorioak, eta kooperatibagintzatik proposatutako begirada biografiko bat etorkizunera.
K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik liburua poltsikorako erabilera anitzeko betaurreko sorta bezala ere pentsa daiteke.Gertatu zaigunaren, gertatzen ari zaigunaren inguruan hausnartzeko hamahirubegirada proposatzen dituen betaurreko sorta, aldean eramateko modukoa.
Irakurri eta ibili, pentsatu eta egiteko liburua.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio