J.J. Iruin Sanz Zientzia Kimikotan Lizentziatua (Zaragozako Unibertsitatea, 1974) eta Doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1979) da.
J.M. Elortza Gabilondo Zientzia Kimikotan Lizentziatua (Valladolideko Unibertsitatea,1974) eta Doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1982) da.
Egun, biak irakasle titularrak dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Kimika Fakultatean eta, besteak beste, artikuluak argitaratu dituzte honako aldizkariotan: Die Makromolekulare Chemei, Journal of Polymer Science, European Polumer Journal, Polymer Bulletin, Anales de Química, Polymer, Polymer Engineering and Science, Studia Chimica, Elhuyar.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio