Liburua

Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)

Egilea(k):
Roberto Cortiñas Rodriguez, Iñaki Alegria Loinaz
ISBN:
978-84-8438-178-5
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2008
Gaiak:
Informatika, Sarea
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
324

Hau da Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratu den lehen liburuaren 2. argitaraldia. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilera anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria

Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testuliburua izan nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die, eta, azkenik, profesionalentzako kontsulta-liburua ere izateko helburua du.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea