Liburua

MacArthur-Bates Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda

Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrendak (KGNZ) hizkuntza-jabekuntza goiztiarraren prozesuaren berri ematen du; horretarako, komunikazio-garapenaren hainbat alderdi hartzen ditu kontuan: ulermen eta ekoizpen lexikoa, ekintza eta keinuen bidezko komunikazioa, morfologia eta gramatika. Test honen helburua da umeen komunikazio-garapenean izan litezkeen atzerapenak antzematea, eta neurri egokiak hartuta, atzerapenek ekar ditzaketen kalteak ekiditea.

Tresna hau Estatu Batuetako MacArthur fundazioak sortu zuen 80ko hamarkadaren bukaeran, jatorrizko bertsioa ingelesez diseinatu bazen ere, gaur egun, tresna honen erabilera beste hizkuntza batzuetara hedatu da eta badira 30 hizkuntza baino gehiago tresna honen egokitzapena egina dutenak edo egiten ari direnak. Euskarazko egokitzapena urte askotako ikerketa-lanaren ondorioa da eta Euskal Herri osoan erabilgarria izan dadin euskalki ezberdinetako hitzak erabili dira.

KGNZk bi bertsio ditu: "Hitzak eta Keinuak" eta "Hitzak eta Esaldiak". Lehenengoak neurtzen du zortzi eta hamabost hilabete bitarteko haurren komunikazio-garapena, eta bigarren bertsioak hamasei eta hogeita hamar hilabete bitarteko haurrena. 

 

 


Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea