Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna Biologia lizentziaturako testuliburu gisa sortua izan arren, liburua osatzen duten 490 orrialde eta 780 irudietan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko nahiz bestelako ikasle eta irakasleentzat, bai eta animalien bizi-historian eta eboluzioan interesatutako edozein naturazalerentzat ere.
Liburuaren lehen atalean ornodunen definizioa, ezaugarri orokorrak eta garapen-eredua jorratzen dira; bigarren atalean, berriz, anatomia konparatua egiten da, ornodunen aparatu bakoitzaren deskribapena, funtzionamendua eta eboluzioaren oinarriak azalduz; eta hirugarren atal zabalean, azkenik, animalia hauen eboluzioa eta aniztasun morfologiko eta etoekologikoak lantzen dira.
Ornodunen unibertsoari buruzko errepasoa egiteaz batera, animalia hauei buruzko ezagumenduak gure eboluzio-historia azalduko digu ezinbestean, eta gure izatea eta bilakaera bera hobeki ulertzen lagunduko.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio