Programaziogintza eskaintzaren eta kontsumoaren arteko jokuan mugitzen da. Irrati-telebistaz zabaltzen diren edukiak eta audientzia zenbatekoa eta zelakoa den jakin beharrean aritzen dira programatzaileak. Gero eta egitura mediatiko korapilotsuagoan, artea eta zientzia konbinatzen omen ditu programaziogintzak.
Irrati-telebistaren audientzia-ikerkuntzaren oinarriak eta emaitzak, bi hedabide hauen egoera, eskaintza, kontsumoa eta programazio-ereduak eta, azkenik, programatzera dedikatzen direnen jardunean sakontzen da liburu honetan. Ikasleen, ikertzaileen eta hedabideetako profesionalen jakingurak asetu guran eginiko lana duzu hau.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio