Liburua

Publizitatearen Zuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala

Publizitatearen Zuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub
Egilea(k):
Elena Leiñena Mendizabal, Nerea Irakulis Arregi
ISBN:
978-84-8438-431-1
SHU:
Argitalpen-urtea:
2012
Gaiak:
Publizitatea, zuzenbidea
Jakintza-Arloak:
Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
320

Publizitate eta Lehiaketa Desleialaren Zuzenbideari buruzko liburu honek gai bi horien inguruko oinarri juridikoak modu ulergarri eta erraz batean azaltzea du lehenengo helburu. Oinarrizko kontzeptu juridikoen garapenarekin batera, hainbat adibide praktiko eta adierazgarri ere jasotzen dira.

Liburua Publizitate eta Harreman Publikoetako graduatuentzat sortua da bereziki, graduko programan jasotzen diren edukiei erantzuten baitie. Edonola ere, testu egokia da publizitateari buruzko legeria ezagutu nahi duten adituentzat eta sektoreko egitura juridikoa ezagutu nahi duen edonorentzat.

Egiturari dagokionez, lanak lau atal bereizten ditu. Lehenengoan, publizitatearen kontzeptu juridikoa eta horren legezko erregulazioaren zergatia azaltzen da. Bigarren atalean, profesionalentzat interesgarria den gaia garatzen da, hau da, publizitatearen subjektuak eta horien arteko erlazio juridikoak, publizitate-kontratuak direla medio. Hirugarren atalari dagokionez, publizitate ez-zilegia aurkezten da hainbat ataletan sailkaturik: Konstituzioan jasotako eskubideen aurkako publizitatea, publizitate subliminala, arau berezien aurka doan publizitatea eta jokaera desleialak publizitatean (engainuzkoak eta erasotzaileak). Azkenik, publizitatearen kontrol judiziala eta autorregulazioa (jokaera oneko kodeak) aztertzen dira.
Nerea Irakulisi egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea