Liburua

R Hasiberrientzat (itzulpena)

Egilea(k):
Yosu Yurramendi Mendizabal, Gorka Azkune Galparsoro
ISBN:
84-8438-077-7
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2005
Gaiak:
Estatistika, matematika
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
82
R analisi estatistiko eta grafikoetara bideraturiko sistema bat da, Ross Ihaka-k eta Robert Gentleman-ek sortua.
Sistema honek nolabaiteko izaera bikoitza du: alde batetik programa bat da, baina bestetik programazio-lengoaia ere bada. R sistema zabalkuntza librea eta kode irekia duen software bat da, SPSS, SAS, eta halako pakete estatistiko komertzial ezagunen ordezkoa.
Dokumentu honen helburua R erabiltzen hasi nahi duten pertsonentzat nolabaiteko hasiera-puntu bilakatzea da. R-ren oinarrizko erabilera lantzeko asmoz, programa horren funtzionamendua sakontzea erabaki du egileak.
R-k eskaintzen dituen aukera piloak ikusita, komeni da hasiberriek kontzeptu eta nozio batzuk bereganatzea eta pixkanaka beren ezagueran aurrera egitea. Bestalde, azalpenak ahalik eta sinpleenak izan daitezen saiatu da egilea, hori bai, xehetasun erabilgarrienak ahaztu gabe; xehetasun horiek, askotan taulen bidez azaltzen ditu egileak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea