Sistema digitalen oinarrizko kontzeptu eta diseinu-teknikak aurkezten dira liburu honetan. Liburuan zehar jorratutako gaiak ulertzeko behar diren kontzeptu guztiak bertan azaltzen dira, gai honi buruz ezer ez dakien irakurlearengan pentsatuz idatzi baita. Halere, egiten den bidea luzea da: oinarrizko kontzeptuetatik hasten da liburua, behe-mailako osagai digitalak aurkeztuz, eta bukaeran, berriz prozesadore bat -edozein konputagailuren muina- nola diseina daitekeen azaltzen da, horretarako adibide jakin bat azalduz. Tartean, osagai eta kontzeptu berri asko azaltzen dira. Liburua erabilgarria izan dadin eta gaia ongi ulertzeko, kapitulu bakoitzean, kontzeptuak azaldu eta gero, zenbait ariketa ebazten dira, xehetasun handiz, irakurleak ongi jarrai dezan ebazpena.
Hauek dira liburuan zehar azaldutako gai nagusiak: aljebra boolearra, ate logikoak, bloke konbinazionalak, bloke sekuentzial sinkronoak, memoriak, sistema digitalen diseinu-metodologia, eta prozesadore sinple baten diseinua.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio