Softwarearen produktuaren kalitatea oso lotuta dago prozesuaren kalitatearekin eta era bat bideratu eta baldintzatzen du beraren eraginkortasuna. Testuinguru horretan, esku artean duzun liburuak laguntza eskaini nahi dizu softwarearen garapena ondo gauzatzeko bizi-zikloan zehar.
Egun, erakunde informatikoek ondo antolatuta egon behar dute proiektu informatikoen kostuak eta denborak aurrekontuetara egokitzeko. Softwarearen garapenaren bizi-zikloaren kalitatea bermatzeko bi arlo osagarritan jarri behar du erakundeak arreta nagusia: produktuaren ingeniaritzan, hots, softwarearen eraikuntzan, eta softwarearen prozesuaren kudeaketan. Lehenengoarekin, garapen eta proiektuaren kudeaketaren prozesuak kontrolatzen saiatzen da metodo estandarizatuak eta tresna informatiko aurreratuak erabilita. Bigarrenarekin, erakundean aplikatzen den prozesuaren kalitatea monitorizatu egiten da jakiteko non dagoen erakundea kalitate mailan eta zer egin behar duen kalitate hori hobetzeko.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio