Liburua

Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984

Egilea(k):
Mikel Aizpuru Murua
ISBN:
84-8436-041-6
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2003
Gaiak:
Euskal Herria, Historia
Jakintza-Arloak:
Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
216
Udako Euskal Unibertsitatea 1973an sortu zen Donibane Lohizunen, frankis-
moaren azken urteetan euskal kulturak bizi zuen loraldiaren erdian. Hasierako urteetan
bi ziren bere helburuak: euskal kulturaren erakustoki eta bilgune izatea eta goi-mailako
hezkuntzako euskaldunen prestaketa eskaintzea, unibertsitateko ateak euskarari irekiz
lehenengo aldiz. Harrezkero, bi izan dira UEUren eginkizunak, nagusiki euskaraz
arituko den unibertsitatearen eskariari eustea, Euskal Unibertsitateari alegia, lehenbizi,
eta asmo hori gauzatzeko beharrezko diren pertsonen eta materialen prestaketan aritzea,
bigarrenik. Hogeita hamar urte hauetan, euskal gizarteak eta euskalgintzak bizi izan
dituzten aldaketen lekuko garrantzitsua bilakatu da UEU.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea