Liburua

Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena)

Egilea(k):
Jazinto Iturbe Barrenetxea, Martxel Ensunza Lekunberri, Jose Ramon Etxebarria Bilbao
ISBN:
978-84-8438-164-8
SHU:
43
Argitalpen-urtea:
2008
Gaiak:
zientzia, Euskara, Terminologia
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
458

Geure hizkuntzaren erabilerari dagokionez, berandu samar iritsi gara euskaldunok irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetara —gure inguruko hizkuntza ofizialetako hiztunak baino beranduago, behintzat—, eta ondorioz, pauso hori ematen hasi garenean, inguruko hizkuntzetan gaindituta eta ebatzita zeuzkaten arazo praktiko batzuekin egin dugu topo. Horregatik, ez da harritzekoa euskararen erabilerari dagokionez zientzia eta teknikaren arloan atzeratu samar ibiltzea, eta gehienetan gure inguruko hizkuntzek aspaldi urratutako bideetan barrena guk geuk gaur egun hasieratik bertatik abiatu behar izatea.

Hasieratik bertatik, garbi utzi nahi genuke geure helburua: liburua idaztean helburu pedagogiko-praktikoak izan ditugu, alegia, ikuspuntu pedagogikoari eman diogu lehentasuna, ikerkuntza eta berrikuntzari eman ordez. Bestela esanda, zientzia eta teknika euskaraz egunero lantzen ari diren ikasle, irakasle eta ikertzaileak izan ditugu gogoan, eta horien lana euskaraz egokiro egiteko lagungarriak eskaintzeko asmoz, horientzako lan-tresna erabilgarria eta praktikoa prestatu nahi izan dugu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea