Liburua

Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia

Egilea(k):
Txelo Ruiz Vazquez, Olatz Arbelaitz Gallego
ISBN:
84-8438-018-1
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Informatika
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
586

Liburu honen aztergaia zirkuitu elektriko eta elektronikoak dira, helburua izanik zirkuituen portaeraren analisia egitea, hots, zirkuituak aztertu matematikoki eta, kalkuluak egin ondoren, zirkuituaren "soluzioare" aurkitzea: zirkuitua osatzen duten elementu guztietako tentsio eta korronte elektrikoak kalkulatzea, hain zuzen ere.

Horretarako, lehendabizi, zirkuituetako oinarrizko magnitude elektrikoak (tentsioa, korrontea eta potentzia) azaltzen dira. Ondoren, zirkuitu elektrikoetako osagaiak aurkezten dira. Horien ondoren, zirkuituetako oinarrizko legeak eta zirkuituak analizatzeko oinarrizko metodoak aurkezten dira. Bukatzeko, zirkuitu elektronikoetako oinarrizko elementuak (diodoak eta transistoreak) aurkezten dira, baita horiek barnehartzen dituzten zirkuitu elektronikoen analisia egin ere.

Azken gaian, zirkuitu logiko digitalen portaera kualitatiboki analizatzen da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea